XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(Elkar besarkatzen dute.

Printzea sartzen da)

PRINTZEA: (Printzesa-ri)

Oi, ene laztana!

PRINTZESA: (Amonatxoa-ri)

Ez, mesedez!

Horixe falta genuen!

AMONATXOA: (Maitagarria-ri)

Tira, oraintxe edo inoiz ez!

MAITAGARRIA: Zer? Bai, bai.

(Printzea-ri)

Kaixo!

Idatzi al duzu poemaren bat Karmenen festarako?

PRINTZEA: Nola?

A, bai, noski.

MAITAGARRIA: Erakutsiko al didazu?

Niri ere poesia gustatu egiten zait...

(Bazter batera joaten dira.

Sorgina, Txanogorritxo, 1. Neska, 2. Neska, Pottokia eta Pottokina sartzen dira, denak erratz erraldoi batean jarrita.)

SORGINA: Hementxe gara!

DENAK: Zorionak!

SORGINA: Badaezpada ere erratz handia hartu dut, bidean norbait topatzen banuen ekartzeko, eta hementxe gaude.

TXANOGORRITXO: Urte askotarako, amonatxo!

Begira, basoan galdutako bi neska hauek aurkitu eta ekarri egin ditut.

AMONATXOA: Oso ondo.

Gustatuko zaizue hemengo festa.

POTTOKINA: Eta guk goxokiak ekarri ditugu.

DENAK: Iuuupi...!

SORGINA: Eta nik edabe ontzia.